2007-2011

Eta hainbat proiekturen artean, UXUEren berri izan genuen. Nere argia eta izarra. Guretzat ezinezkoa zena azkenean lortu genuen… sinestezina.  UXUEk 10 hilabete zuenean, PIRRITX ETA PORROTXEKIN SUKALDEAN liburua idazteko proiektua irten zen, 2007ko abenduaren 3an, “Euskararen egunean”, hain zuzen ere.  Nola esan ezetz gure txikiak ondo elikatzeko eta janaria prestatzeko material bat argitaratzeari eta gainera gure pailazo kuttunen eskutik. Aurkezpena 2008ko urrian izan zen; bertan familia osatzen genuen hirurok geunden eta…

Amaia pirritx eta porrotxekin

uxue

SORPRESAAAAA… berriro haurdun nengoela jakin izan genuen. Ordurako nire bigarren liburuarekin, HANDITZEN HANDITZEN lanean nengoen, Ttarttalo argitaletxearen eskutik: elikadura osasuntsua familientzat, heziketa nutrizonala… 2009ko ekainean AITOR jaio zen eta azaroan, berriz, liburua.  Aurkezpenak , hitzaldiak… Euskal Herritik zehar. Politta!!! Alde batera eta bestera nire haurtxoarekin.

handitzen_handitzen

aitor

2010ean hirugarren eskaera iritsi zitzaidan. Haur txikien elikaduraren inguruko materiala sortzea, MI BEBÉ COME SANO. Eta sukaldatzeko robota erabili genuen. Uffff… ezin nuen sinetsi!!!

mi_bebe_come_sano

Orduan, Basque Culinary Center martxan jartzear zegoen eta eurekin elkarlanean hasi nintzen, Donostia 2016 proiektura begira, konkretuki; sukaldaritzako kimika proiektua… Garai hartan, mundua ezagutzea tokatu zitzaidan Palermo, Nueva Delhi, Tanger, Bulgaria, Varsovia, Tolosa… Kontratua sinatu genuenean, IKER bidean zetorren eta 2011ko irailean jaio zen.

iker

palermo-basque-culinary

delhi-basque-culinary-instituto-cervantes

Bidai hauetan konturatu nintzen zein polita zen bidaiatzea. Emakumea, haurdun eta bakarrik bidaiatzea erronka handia zen niretzat. Konfiantza, autoestimua eta neuzkan baliabide denak eman nituen. Komunikatzeko erak, enpatia, jendearengana iristeko daukadan erraztasuna,… landu nituen. Gastronomiaz disfrutatu nuen, munduan zehar. Proiektuak aurrera jarraitzen zuen, baina lehentasunak markatu nituen: nire familia eta nire osasuna. Eta Ameriketara jauzia egin behar genuenean, utzi egin nuen.

bulgaria

sukaldatzen

207864_1710494561173_4889495_n