Blogeko sarrera

Elikatu poza

2016ko urriak 12
admin
Iruzkinik ez

GOZOKIAK ETA LITXARKERIAK

Gozokiak eta litxarkeriak ez dira egokiak eskolarako. Baina, debekua baino, neurria da garrantzitsua. Haur eta gazteak hezi behar ditugu ondo kontsumitu dezaten. Behar bezala aukeratzea, etiketak behar bezala irakurtzea, azukre mota ezberdinak ezagutzea… Hori da garrantzitsua!

FRUITU LEHORRAK

Fruitu lehorrak aukera polita dira egunero jateko. Aukerakoak dira tarteka jateko, eta gozo-gozoak dira, jaki gozoak etxean egindakoak badira, hobe. Osagaiak ondo aukeratu behar dira, eta kalitatezkoak izan behar dute. Denbora pasa polita izan daiteke elkarrekin egiteko eta denon artean jateko. Errezeta dibertigarriak aukeratu eta sartu sukaldean beldur barik! Denetatik egin daiteke, jarri amantala eta animatu!

GOIZ ERDIA

Goiz erdian jatordu egitea ez da ezinbestekoa, baina gorputzak hobeto jardungo du 3-4 orduro elikagaien bat ematen badiogu. Horrela, lasaiago eta aldarte hobean iritsiko gara hurrengo jatordura. Halakoetarako, fruta ogiarekin tartekatzea da egokiena. Astean behin, gaileta bakunak edo zerealdunak jan daitezke. Frutak garaikoak eta helduak erosiko ditugu, horrela gozoago!

Utzi iruzkina