Blogeko sarrera

OME albistea

2016ko urriak 14
admin
Iruzkinik ez

OMEk AZUKREDUN EDARIEN ZERGAK %20an IGOTZEA PROPOSATZEN DU, HAINBAT GAIXOTASUN MURRIZTEKO

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendio bat argitaratu du, herrialdeek azukrea duten edarien zergak gutxienez %20a igotzeko euren kontsumoa murrizteko helburuarekin eta, beraz, gizentasun arriskua, diabetes 2 mota, hortzetako kariesak eta bihotzeko hainbat gaixotasun ere txikitzeko. Edari hauen kontsumoa urritzen bada, OMEren arabera, “azukre libre” eta kalorien kontsumoa gutxituko da, populazioaren nutrizioa hobetuko da eta gehiegizko pisua, gizentasuna, diabetesa eta karien mailak txikiagotuta ikusiko ditugu.

Gomendio honen arrazoia 2014an 18 urtetik gorakoen arteko %39ak gehiegizko pisua eta gizentasuna zituela da; berdina gertatzen zitzaien 2015ean 5 urtetik beherako 42 milioi haurrei. Zenbaki, benetan, ikaragarriak.

Baina, ez dute soilik bi arazo hauen zifrak gora egin, baita diabetes bezalako gaixotasunek ere igoera nabarmena izan dute; gaixotasun hau, adibidez, 2012. urtean 1,5 milioi pertsonen heriotzaren arduraduna izan zen, mundu guztian.

Hau guztiagatik, OMEk lehen aipaturiko gaiak martxan jartzeaz gain, fruta eta barazki freskoen salneurrien zergak %10 edo %30ean murriztea aholkatzen du, euren kontsumoa handitzeko. Jada, hainbat herrialdek aurrera daramatzate aipaturiko neurri fiskalak.

Utzi iruzkina