Aholkularitza Zerbitzuak

Gure enpresak nutrizio eta elikadurari buruzko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Pertsona bakoitzak, bikote bakoitzak, familia bakoitzak, lagun talde bakoitzak, kolektibitate bakoitzak dituen galdera, zalantzei erantzun egonienak emateko gaude. Bakoitzaren soluziobidean asmatzea da gure xedea.

Kontsulta pribatua da gurea eta zure laguntzaileak izan nahi dugu. Zuk, gure bezeroa zaren heinean, duzun behar bakoitzari erantzun egokia ematen dizugu: zuri, munduko pertsona bakarra zaren neurrian dagokizun plan (dieta) egokitua. Zertarako? Pixua jeisteko, zoriontsu izateko, autoestima igotzeko, ongi sentitzeko…

Gai ezberdinak lanten ditugun hitzaldiak eta berbaldiak ere gure lan esparruaren baitan kokatzen ditugu. Egunerokotasunean oinarritzen diren gaiak dira antolatzen ditugunak; alde batetik, guk planteaturikoak eta, bestetik, bezeroen ekarpenen ondorioz prestaturikoak.

Adin guztietako pertsonei zuzendutako banakako zein taldeko lana, terapia, aholkularitza… eskaintzen ditugu; bai eta ikastetxe, eguneko zentro, egoitza, jatetxeei ere.

Haurrak Mugitzen” – “Nerabeak Mugitzen” taldeko terapiaren plan berezia ere gure lanaren beste ardatzetariko bat da.

bulegoa

haurrak_mugitzen