Jaten Duguna Gara

JATEN DUGUNA GARA. BAKARRAK ETA ERREPIKAEZINAK GARELAKO, MAITATU ZURE BURUA. Abiapuntu hau kontuan izanik, orain da momentua sentitzeko, zure barrura sartzeko, zure burua onartzeko, janariarekin gozatzeko. Gure aburuz, ez dago elikagai txarrik edo elkagai onik; unea, neurria eta konpainia ondo aukeratzen bada, aski da. Ez baitago pixu idealik. Pixua eta pixuaren inguruan jartzen den presioari ez diegu garrantzirik ematen.

Pertsona bakoitzaren begiak zabaldu behar ditugu: “Garaiko zein bertako elikadurak dituen onurak eta hauen eraginaren inguruko kontzientzia hartzea”. Kaloriak ez dira funtsa. Garrantzia janaria nondik datorren, nola prestatua dagoen, norekin jaten duzun… dute. Beraz, jateko ohiturak, emozioak, mugimendua eta sukaldatzeko erak landu behar ditugu; pertsona bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta gorputz bakoitzari behar duen oreka emanez.

oinak

amaia_azoka_haurrak