Kategoria: Errezetak

Txitxirio kroketak

2016ko urriak 12
admin
Iruzkinik ez

Osagaiak:

400 g txitxirio egosi – 2 arrautza – Dezilitro bat esne – Baratxuri ale bat – Ogi birrindua – Sesamo haziak – Oliba olioa – Gatza

Jarri txitxirioak beratzen, bezperan, 6 katilukada uretan. Garbitu txitxirioak ur hotzetan. Jarri presioko eltzean egosten, konbu algarekin, ur beroz estalita. Irakiten hasten direnean, kendu ur gainean gelditutako aparra edo azalak. Estali eta egosi presiopean, ordubete. Denbora hori igarotakoan gogorrak badaude, jarri berriro egiten, presiopean. Bigun eta mamitsu daudenean, bota gatza eta utzi egiten, beste 10 minutu.

Ontzi handi batean, nahastu txitxirioak, arrautzak, esnea, baratxuri ale bat eta gatz pixka bat, eta xehatu irabiagailu elektrikoaz, orea egin arte. Bota ogi birrindua, eta eratu albondigak egiteko moduko masa bat.

Prestatu bolatxoak, eta pasatu irinetatik, sesamo hazietatik eta arrautza irabiatutatik.

Jarri olioa berotzen zartagin batean, eta olioa berotutakoan, frijitu albondigak. Atera plater batera, soberako olioa xurgatzeko sukaldeko papera jarrita.

*Plater honentzako lagungarri onak dira barazki saltsa eta laboreak, arroza adibidez. Pototo txitxirioak erabiltzeak lana erraztuko digu. Hala ere, produktu hori erabiliz gero, xukatu, garbitu eta berriro ongi xukatzea komeni da.

txitxirioak

Brokoli, azenario eta arto entsalada

admin
Iruzkinik ez

Osagaiak:

Brokoli bat – 2 azenario – 2 katilukada arto – Olioa – Ozpina – Gatza

Jarri ura irekiten, gatza botata. Irakiten hasten denean, bota brokolia, adartxotan, eta azenarioa, dadotan. Egosi dena, 5 minutuz. Kendu ura, eta freskatu ur hotzetan.

Nahastu artoa, brokolia eta azenarioa.

Bota gatza, ozpina eta olioa.

*Plater koloretsua, bitaminetan, mineraletan eta karbono hidratoetan aberatsa. Lehen plater gisa erabil daiteke, edo landare nahiz animalia jatorriko proteinen osagarri gisa.

brokoli