Kategoria: Liburu Interesgarriak

MI BEBÉ COME SANO. Amaia Díaz de Monasterioguren

2016ko urriak 12
admin
Iruzkinik ez

mi bebe come sano

Liburuak Alfa etxeak sukalderako fabrikaturiko robotarekin, BBrobot (Babicare Bbrobot), egin daitezkeen 54 errezeta osasuntsu eta garaikoak jasotzen ditu. Amaia Díaz de Monasterioguren, dietista-nutrizionista-coach-ak nutrizio-aholkuak eta elikadura osasuntsu zein orekatuaren inguruko iradokizunak ematen dizkie gurasoei. Liburuaren berezitasunetariko bat da haurtzaroaren hastapenean oinarritzen dela, hau da, 6 hilabetetik 12 hilabetera. Gaur egun elikagaien inguruan arduratuta dauden familientzako gida bat izan nahi du, sukaldean sartzeko, asteroko menu orekatuak prestatzeko, eta gainera denbora asko inbertitu gabe. Liburu hau gazteleraz bakarrik argitaratua dago.

HANDITZEN, HANDITZEN. Amaia Díaz de Monasterioguren

admin
Iruzkinik ez

handitzen handitzen

Txikitatik ongi jaten ikastea eta elikadura ohitura egokiak hartzea funtsezko baldintzak dira hazkundean garapen fisiko eta psikiko egokia izateko eta heldutasunera sasoi betean iristeko. Ildo horretatik, elikaduraren abentura handirako gida erraz, atsegin eta praktikoa osatu du Amaia Diaz de Monasterioguren, dietista-nutrizionista-coach-ak “Handitzen, handitzen” liburu honetan, elikadurari buruzko gomendioak eta 200 errezeta goxo eta osasungarri ezin hobeto uztartuz. Liburu hau 3 hizkuntzatan argitaratuta dago: euskaraz, gazteleraz (COMER Y CRECER) eta frantsesez (MANGER ET GRANDIR).

Pirritx eta Porrotx. Sukaldean. Amaia Díaz de Monasterioguren

2016ko irailak 20
admin
Iruzkinik ez

pirritx eta porrotx sukaldean

Sukaldea ere leku interesgarria da, ikasteko, esperimentatzeko, ondo pasatzeko. Liburu honetan, Amaia Diaz de Monasterioguren, dietista-nutrizionista-coach-aren jakituria eta esperientziarekin haurrek egiteko moduko errezetak aurkezten dira. Haurrak gurasoekin eta familiako kide guztiekin sukaldean saltsan ibiltzen hasteko proposamen interesgarri batzuk agertzen dira, etxeko lanak konpartitzen has daitezen, beti ere, dibertituz eta ondo pasatuz. Liburu hau euskaraz soilik dago argitaratuta.